Traña-Matiena Eskola
EUSKERA | CASTELLANO




egutegia EGUTEGIA jantokia JANTOKIKO MENUA argazkiak ARGAZKIAK bideoak BIDEOAK kontaktua KONTAKTUA
Hemen zaude: Traña-Matiena Eskola / Ikastetxeko proiektuak




oferta-educativa Proiektuak

ZENTROAREN PROIEKTUAK

Ikastetxeko Heldutasun Eredua IKTetan
(Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak)





Hezkuntza Sailak bultzatutako proiektua da.

Bere helburua ikaskuntzan dabiltzanek baliabide digitalei ahalik eta probetxurik handiena ateratzea da. Horrela, bere erabilera sustatzen du ikastetxeen kudeaketa pedagogiko zein administratiboan.

Ezarritako bidearen faseak gainditzen dituzten ikastetxeek "IKT ikastetxe eredu" agiria jasotzen dute.

Momentu honetan erdiko maila lortu dugu eta goiko maila eskuratzeko bidean gaude.




"Ikasketa Kooperatibo"aren Programa (IK/KI)



Talde dinamikak erabiliz, talde lanerako egituren bidez eta horrela, gure neska­mutilen ikasteko

prozesuan oso garrantzitsuak diren alderdiak sustatzen saiatzen gara, hala nola, talde lana, parte-hartzea, ikasleen arteko elkarrekintza eta komunikazioa, elkartasuna eta bizikidetza.


Ikasketa kooperatiboaren oinarria: gelan egiten diren ekintzak talde murriztuetan antolatzen dira, non ikasleek elkarri laguntzen ikasten duten, beste hainbat ikastetxeetan oraindik egoten diren egitura indibidualista eta konpetitibotik at geratuz.

 

Ikasturte honetan bigarren faseari, orokortze faseari, ekingo diete iaz programan parte hartu zuten irakasleek, eta, lehen faseari (hasierakoari), ikasturte honetan IK Programan sartu diren irakasleek.

 

PROGRAMA IK/KI, sarrera, hemen: http://cife-ei-caac.com/es/programa-2/


Traña Matiena
Eskola


Trañaetxoste Kalea, 10
48220 - ABADIÑO
Telefonoa: 946 814 775

info@matienaeskola.com
© 2016. CEIP Traña-Matiena HLHI. Legal oharra.