Traña-Matiena Eskola
EUSKERA | CASTELLANO




egutegia EGUTEGIA jantokia JANTOKIKO MENUA argazkiak ARGAZKIAK bideoak BIDEOAK kontaktua KONTAKTUA
Hemen zaude: Traña-Matiena Eskola / Hezkuntza eskaintza




oferta-educativa Hezkuntza eskaintza

Traña-Matiena Eskolaren hezkuntza eskaintzak Haur Hezkuntza, 2 urtetik 6 urtera, eta Lehen Hezkuntza, 6 urtetik 12 urtera, barne hartzen ditu. Eskaintza hori osatzeko, eremu berean daude kokatuta Haurreskola eta Abadiñoko Institutua. Lehena 0 eta urte 1eko mailak hartzen dituena, eta, bigarrena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen duena (12 eta 16 urte arteko ikasleentzako).

Haur Hezkuntzako etapan gure helburua, familiekin elkarlanean, ikasleen garapen osoan laguntzea da, eta, era berean, Lehen Hezkuntzara bidean, oinarrizko konpetentziak lortzeko zimenduak finka ditzaten.

Lehen Hezkuntza,
Oinarrizko Hezkuntzaren etapa bat da eta derrigorrezkoa da. Aurreko etapan hasitako prozesuari jarraipena ematen zaio, hau da, ikasleen gaitasunen garapen  integrala eta oinarrizko konpetentzien lorpena, hurrengo etapetan eta bizitzan zehar baliatuko dituztenak.

Konpentzentzien lorpenaz gain, eskola inklusiboaren planteamenduan oinarrituta, ikasleen aniztasuna kontuan hartzen dugu eta ikasteko zailtasunak detektatu eta lantzen. Gainera,   tutoretzen bidez eta familiekiko harremanen bidez, ikasteko giro egokia eraikitzen dihardugu. 

PRINTZIPIOAK ETA EZAUGARRIAK


Une honetan ikastetxearen Hezkuntza Proiektua garatzeko prozesuan bagaude ere, honako hauek dira Traña-Matiena Eskola gaur egun definitzen duten printzipio edo ezaugarriak:


Traña Matiena
Eskola


Trañaetxoste Kalea, 10
48220 - ABADIÑO
Telefonoa: 946 814 775

info@matienaeskola.com
© 2016. CEIP Traña-Matiena HLHI. Legal oharra.