Traña-Matiena Eskola
EUSKERA | CASTELLANO




egutegia EGUTEGIA jantokia JANTOKIKO MENUA argazkiak ARGAZKIAK bideoak BIDEOAK kontaktua KONTAKTUA
Hemen zaude: Traña-Matiena Eskola / Ikastetxeari buruz: Aurkezpena





ikastetxea Aurkezpena

Traña Matiena Eskola

Traña Matiena Eskola Traña-Matiena Eskola Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren menpe dagoena. Izen bereko auzoan dago, Bizkaiko Abadiño udalerrian.

 

Gaur egun bi eraikin ditu (hezkuntza etapa bakoitzerako bat), kirol- eta jolas-gune zabalak, kiroldegi berria, patio estalia eta frontoia. Eskola eremu berean daude Abadiñoko Institutua eta Traña-Matienako Haurreskola ere.

 

 

90 URTEKO HISTORIOA

 

Traña Matiena Eskola

 

1926tik 1973ra: Auzo Eskola


Traña Matiena Eskola Traña-Matiena eskolak 1926ko ekainaren 5ean ireki zituen bere ateak lehen aldiz “Matienako Auzo Eskola” izenarekin. Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri zituen 125 eskoletako bat izan zen, eta horrela, garai hartako hezkuntza-esperientzia garrantzitsuenetako baten parte izan zen.

 

Inauguraziotik gerra zibila hasi arte Foru Aldundiaren babespean egon zen eta sasoi hartarako berritzaileak ziren irakaskuntza metodoak erabili ziren.

 

Gerra ostean, ordea, eskola estatuarena izatera pasa zen eta egoera guztiz aldatu zen, nabarmenak baitziren gerraosteko arazoak eta eskasiak.

 

Hirurogeigarren hamarkadan hazkunde demografiko handia egon zen auzunean eta, ondorioz, asko handitu zen ikasle kopurua. Eskola txiki geratu zen eta beste eraikin baten beharra planteatu zen, eta, arazo askoren ondoren, 1973an zabaldu zituen bere ateak. .

 

1973tik 1996ra: Eskola Nazional Mistotik Herri Eskolara


Traña Matiena Eskola Etapa berri honen lehenengo urteetan garaiko aldaketa sozialek nabarmen eragin zuten eskola-bizitzan eta baita hezkuntza eta pedagogia alderdietan ere.

 

Denbora-tarte horretan, ikasle kopururuak goraka jarraitu zuen. Berriz ere eskola txiki gelditu zen eta 70. hamarkadaren amaieran beste eraikin baten beharra planteatu zen. Proiektua azkar egin zen eta 1980an gauzatu hainbat fasetan. Eskolako patioan dauden 3 zuhaitz erraldoiak handitze-lanak egiteko suntsitu behar izan zen plantzaioaren azken lekukoak dira

 

1996tik gaur egunera arte: Etorkizuna planifikatzen


1996tik aurrera, DBH martxan jartzearekin batera, aurrekoa baino etapa lasaiago batean sartu ginen, gaur egungo zentroaren zimenduak ezarri zituzten irakasle- eta zuzendaritza-talde egonkorragoekin.

 

Etapa horretan ikastetxeak “CEIP Traña-Matiena HLHI” izen ofiziala hartu zuen, “Traña-Matiena Eskola” izenaz ezagunagoa.


Traña Matiena Eskola Denboraldi horretako gertakizun garrantzitsuenetako bat 2001eko 75. urteurrenaren ospakizuna izan zen. Ordukoak dira, alde batetik, Isabel Peralta herriko artistaren mural ederra, hastapeneko eskola ingurua irudikatzen duena; eta bestetik, garai hartan gure eskola komunitateko kide zen Elisabeth Álvarez de Eulate kazetari eta idazleak “Eskolarentzat Diamanteak” liburuan islatu zuen ikastetxearen bilakaera historikoaren kontakizun xarmangarria. Liburu horretakoak dira, hain zuzen ere, atal honetako hainbat datu.

 

Etapa honen azken urteetan egin dira hobekuntza nabarmenenak instalazioei dagokienez. Aipagarrienak: ikasgelen modernizazioa, jantokiaren handitze-lanak, garai batekoTraña Matiena Eskola gimnasioaren lekuan liburutegia, irakasle gela eta ikasgelak egitea, patioetako bat estaltzea, kiroldegi estali ederra egitea eta lehengo areazko zelaiaren tokian kirol-eremu zabala sortzea. Instalazio guzti horiek nabarmen hobetu dute eskola eremua.

 

2003an, egitura arazo larriak zirela eta, itxi egin behar izan zen auzo eskolaren jatorrizko eraikina. Berriztatze lanak egin ondoren, gaur egun Nagusien Egoitza bihurtu da. Bitxia da hasierako ikasle horiek hainbat urteren ondoren berriro ere euren eskola izan zenera bueltatu izana. Hala ere, espero dezagun egunen batean eskola zaharreko gela eraberrituak berriro ere hezkuntza-helburuetarako erabiltzea. 

Traña Matiena Eskola



Traña Matiena
Eskola


Trañaetxoste Kalea, 10
48220 - ABADIÑO
Telefonoa: 946 814 775

info@matienaeskola.com
© 2016. CEIP Traña-Matiena HLHI. Legal oharra.